Ezin da ezer ere egin talde on bat eduki ezean. Hemengo emakume guztiak bat gara. Harro gaude gure lanaz eta uneoro gozatzen dugu gure bezeroak zoriontsu egiten, bakarrak direla sentiarazten.
Merezi du ahalegina egitea. Merezi du egunero ordu asko lanean pasatzea, prestakuntzari balioa emanez, gure bezeroei ezagutza eta ahalegin osoa emateko ilusioz.
Irribarre bategatik, alaitasun une bategatik. Barruan eta kanpoan denok daramagun edertasunagatik.
